Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia ZAEk antolatuta jokatu behar zen, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez ez da jokatuko
Zarauzko Arraun Taldeak (ZAE) antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia jokatzekoa zen bihar (larunbata) Orion. Biharko iragarri duten eguraldi txarra kontuan hartuta, antolatzaileek bertan behera utzi dute. Eskualdeko hainbat batel Orion arraunean aritzekoak ziren: Getariakoak, Oriokoak, Zarauzkoak eta Zumaiakoak.