Balenciagako langileen biharko lanuztea bertan behera

Baleike.Eus 2018ko otsailaren 1a

Astilleros Balenciaga enpresako langileek lanuzteak hasi zituzten pasa den astean "hitzarmen duin" bat eskatzeko. Biharko egun osoko lanuztea zuten aurreikusita, baina ez egitea erabaki dute. Printzipioz, datorren astekoak mantendu egingo dira. LAB sindikatutik adierazi ditutenez, mugimenduak izan dira azken egunotan zuzendaritzaren aldetik. "Bilera batzuk egon dira komite eta enpresaren artean. Horrek, ostiraleko lanuztea bertan behera gelditzea ekarri du, baina, otsailaren 5 eta 6rako deituta dauden lau orduko lanuzteekin aurrera jarraitzen dute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide