Zumaiako Txakurkrosaren irteera (Baleike.eus).
Euriak behingoz atsedena hartu du eta neguko eguzki hotzarekin jokatu da gaur goizean Zumaiako VII. mushing lasterketa. 63 korrikalari eta beste hainbat txakurrek hartu dute parte gaurko proban. Irabazleak Fabian Castro eibartarra eta Sandra Jimenez Alonsotegikoak izan dira,
Luna eta
Alai txakurrekin.
Iaz egin bezala, txandaka atera dira partehartzaileak, lau taldetan banatuta, Aitzuri kaletik. Talde batetik bestera 30 segundoko tartea izan da. Zaunka bizian atera dira txakurrak eta haiei ia eutsi ezinik korrikalariak. Behin Basustagainean, Jose Felipe Larrazabal okondoarrak,
Txispi txakurrarekin, eta Fabian Castro eibartarrak,
Luna txakurrarekin, borroka ederra mantendu dute. Larrazabal joan da lasterketako zati handi batean aurretik, baina, azkenean, Castrok hartu dio aurrera eta bera heldu da lehena helmuga puntura, 28:26 denborarekin. Bigarren azkarrena Larrazabal izan da (28:55) eta hirugarren Jon Gonzalez lazkaotarra,
Enuk txakurrarekin. Lehen zumaiarra gizonezkoetan Jon Amas izan da, Jero txakurrarekin; seigarren izan da 31:58 denborarekin.
Emakumezkoetan, Alonsotegiko Sandra Jimenezek ez du aurkaririk izan eta,
Alai txakurrarekin, lehena izan da helmuga puntuan 33:29 denborarekin. Sonia Albarez zumaiarra izan da bigarren emakumezkoa,
Sua txakurrarekin (36:19). Hirugarren emakumezkoa Nerea Goikoetxea aramarra izan da,
Gar txakurrarekin (37:29).
Albiste osoa eta argazki bilduma: Baleike.eus