Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, ostirala, Errepresioaren Aurkako Eguna egin zuten eskualdeko gazte asanbladek, eta goizean herriz herri elkarretaratzeak egin ostean -Azpeitian eta Zumaian egin zituzten-, Zestoako Gaztetxean mahai-ingurua eta kontzertuak egin zituzten arratsaldean eta gauean. Jardunaldien bidez, Euskal Herrian martxan diren gazteen aurkako prozesu judizialak salatu, horien inguruan informatu eta errepresioa aztertu zituzten. Atzoko saioan Zestoako Gaztetxean izan ziren Oreretako eta Altsasuko gazte batzuk; hain zuzen ere, Altsasuko Gaztetxeko eta Oreretako 4ak askatu! plataformako kideak izan ziren bertan, eta horiek ere beren hausnarketak plazaratzeko aukera izan zuten. Gauean, Rodeo, Verräter eta Argizulo Dub Station taldeen kontzertuak izan ziren Zestoako Gaztetxean bertan.
Hona hemen, atzoko irudi batzuk (Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)