Otsaila hasieran izango da martxan organikoa eta errefusa jasotzeko sistema berria. (A. Ventas Aldabaldetreku)
Hondakinen bilketa sistema bateratu eta zerbitzu berria abian jartzeko ezarpen fasean sartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak bihartik aurrera jarriko ditu abian informazio guneak Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako hainbat gunetan.
Hona hemen guneak eta ordutegiak, herriz herri:
– Aia
Astelehenetik ostiralera. Kultur Etxean, 10:00etatik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara.
Larunbatetan. Kultur Etxean, 10:00etatik 12:30era.
– Getaria
Astelehenetik ostiralera. Turismo bulegoan, 10:00etatik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara.
Larunbatetan. Turismo bulegoan, 10:00etatik 12:30era.
– Orio
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Asteazkenetan. Kultur Etxean, 10:00etatik 15:00etara.
Larunbatetan. Kultur Etxean, 10:00etatik 12:30era.
– Zarautz
Astelehenetik ostiralera. Urola Kostako Udala Elkartean (Urdaneta bidea, 6), 09:00etatik 14:00etara; Etxezabalan, 09:30etik 13:30era; kiroldegian, 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan. Kiroldegian, 10:00etatik 12:30era.
– Zumaia
Astelehenetik ostiralera. Udaletxean, o9:00etatik 14:00etara, eta Beheko plazako jubilitatuen etxean, 17:00etatik 19:30era.