Luis Mari Alkortak egindako kartelak iragarriko ditu aurten Zumaiako inauteriak.
Luis Mari Alkortak irabazi du Zumaiako Udalak antolatutako Inauterietako Kartel Lehiaketa. Alkortaren lana inauteriak iragartzeko erabiliko du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak.
Lehiaketara kartel gutxi aurkeztu direlako, erakusketarik ez du antolatuko Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Herritarren saririk ere ez dute emango. Lehiaketan parte hartu duten guztiak eskertu ditu udalak.