Hitzarturen aurkezpen ekitaldia izango da astelehenean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 20a, 10:58

Etxezabalan izango da, 19:00etatik aurrera. Ostegunean Zumaian aurkeztuko dute egitasmoa, Oxford aretoan, 18:30ean.

Hitzartuk Usurbilen egindako aurkezpenaren irudi bat. (Hitzartu) GuraSOS plataformak proposatuta, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Hitzartu sortu du, aurrerantzean Gipuzkoaren etorkizuna jendartean eztabaidatzeko eta erabakitzeko helburuarekin. Hori horrela, parte hartze prozesu bat bultzatzea du asmoa, hondakinen inguruko gatazkari irtenbidea bilatzeko. Zentzu horretan, 2017-2030 hondakinen kudeaketako plan integrala idatzi nahi dute eta hondakinen inguruko akordioa lortu. Hori guztia aurkezteko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Astelehenean Etxezabalan aurkeztuko dute proiektua, 19:00etatik aurrera. Ostegunean, berriz, Zumaiako Oxford aretoan izango da, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide