Nekazaritzako belaunaldi erreleboa izan dute hizpide Aian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 19a

Sanantonetako jardunaldia Aian (Urkome). Sanantonetako jardunaldia egin dute gaur Aiako Kultur Etxean, Aiako Udalak, Urkomek eta Hitzez elkarteak elkarlanean antolatuta. Bertan, belaunaldi erreleboaz aritu dira solasean, eta bertan hartu dute parte  euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteen sarrera eta iraupena bultzatzea helburu duen Gaztenek programako aditu Jesus Calvillok eta lau baserritarrek: Aiako Goikoa baserriko Asier Maiak eta Zelai baserriko Zorione Mañarinek, eta Zumaiako Santa Klara baserriko Ana eta Maite ama-alabak. Guztiek beraien esperientziak kontatu eta ekarpenak egin dituzte, eta ondoren entzuleekin parte hartze bat izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide