Nadia Erostarbe surflari zarauztarra da beka jasoko duenetako bat.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak lurraldeko etorkizuneko eta talentuko kirolariei zuzendutako bekek badituzte jabeak. Atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu zuten 22 kirolarien zerrenda eta tartean hainbat dira Urola Kostakoak: Amenabar eskubaloi taldeko jokalari Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra; Bidasoa eskubaloi taldeko Kauldi Odriozola zumaiarra; Nadia Erostarbe zein Iker Amatriain surflari zarauztarrak eta Sara Iparragirre IDK Gipuzkoa saskibaloi taldeko jokalari oriotarra. Horiez gain, Zarauzko Aiala eskubaloi taldeko jokalari Nora Kortaberria elgoibartarrak ere jasoko du beka.
Horietako bakoitzak 2.045,45 euroko laguntza jasoko du, ebazpenean zehaztu modura, "kirol ibilbideko jardueretan kalitate handia izateko aukera" emango diena.