Urtarrilaren 3ko irudi bat. Egun horretan ere abisu laranja ezarri zuten. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Atzo abisu horia iragarri bazuten ere, kategoriaz igo dute olatuengatiko arrisku maila gaur arratsalderako. Hala, uhinek kostaldean kalteak eragin ditzaketela-eta, 16:00etatik 18:00etara iraungo du abisuak. 17:10ean izango da itsasgora eta 5-6 metroko olatuak altxatuko dira, 16-17 segunduro.
Biharko ere bi abisu ezarri dituzte: bata, laranja, 04:00etatik 07:00etara, eta bestea, horia, 17:00etatik 19:00etara. Goizean bost metroko olatuak altxatuko dira, 18-19 segunduro, eta 05:22ean izango da itsasgora. Arratsaldean txikitzera egingo dute olatuek; 3,5-4 metro izango dituzte, aurreikuspenen arabera. 17:43ean izango da arratsaldeko itsasgora eta 17 segunduro sortuko dira uhinak.