Agustin Aizpuruak irabazi du Gabonetako argazki lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 16a

Agustin Aizpuruaren argazki saritua. (Agustin Aizpurua) Zumaiako Udalak antolatutako 2017-2018ko Gabonetako argazki lehiaketak badu irabazlea. Kultur eta Turismo Sailak, Distira elkarteak eta Baleike komunikabideko kideek osatutako epaimahaiak Agustin Aizpuruaren argazkia aukeratu dute, eta, sari gisa, Marina Berri jatetxean bi dastatze menu irabazi ditu zumaiarrak. Etxeko eta kaleko argi apaingarren inguruan ateratako hainbat argazki bidali dute udalera herritarrek, eta haien parte hartzea eskertu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide