Euskadiko Automobolismo Federazioak sari-banaketa ekitaldia egin du Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 15a

Saridunak, ekitaldian. (Baleike) Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko aretoan sari-banaketa ekitaldia egin zuen Euskadiko Automobilismo Federazioak. Ehun lagun inguruk jaso zituzten iazko denboraldiari zegozkion garaikurrak, eta honakoak izan ziren saridunak:
  • Asfaltoko rallyen Euskadiko txapelketa: Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3).
  • Lurreko rallyen Euskadiko txapelketa: Unai Arregi eta Sergio Gil (Seat Ibiza Cupra).
  • Rallysprinteko Euskadiko txapelketa: Enrike Barrenetxea, Arando eta Anartz Onaindia (Mitsubishi EVO IX).
  • Sport erregularitateko Euskadiko txapelketa: Asier Santamaria eta Isaias Bringas (VW Golf GTI).
  • Mendiko Euskadiko txapelketa: Aitor Zabaleta (Lola BMW), jarleku bakarrekoan, eta Bruno Scherer (Porsche 911 GT3 Cup), turismo motakoan.
  • Slalomeko Euskadiko txapelketa: Raul Perez (Speedcar Xtrem).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide