Gipuzkoako Eskola Txikien festaren hasiera ekitaldia egingo dute gaur Oikian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 12a

Gaur, ostirala, 19:30ean egingo dute ekitaldia Oikiako pilotalekuan. Adin guztietako herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

2018 urtea oso berezia izango da oikiarrentzat, izan ere, ekainaren 10ean Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko dute bertan. Oikiako Eskola Txikiaren esanetan, "aurretik ere ohituta gauden arren, auzolanean jarduteko urtea izango dugu bereziki aurtengoa. Eta prest gaude horretarako". Urte berezi honi hasiera emateko, gaur, ostirala, 19:30ean, Oikiako pilotalekuan hasiera ekitaldia egingo dute. Horretarako, ahalik eta jende gehien bildu nahi dute, besteak beste argazki jendetsua ateratzea dutelako helburua. "Haur txikienetatik hasita, etxeko aiton-amonetara, herrian zein kanpoan bizi diren oikiarrak, guzti-guztiok ongi etorriak izango dira bertan. Eta, jakina, gomendagarria da festarako atera diren arropak jantzita joatea", aipatu dute eskolako arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide