Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpi udalerritan banatuta egingo dira. Zarautzen Mahasti Krosa egingo dute lehen aldiz eta Izarraizko Mendi Lasterketa Azpeitian hasi eta Azkoitian bukatuko da aurten.
Ibilbide lauarekin edo aldapan gora eta behera, errepidean edo mendian, motzean edo luze. Korrikarako zaletasuna dutenek denetarik izango dute aukeran datozen hilabeteetan eskualdean. Apirila bitartean, hamalau lasterketa jokatuko dira Urola Kostako herrietan, eta proba horietan guztietan eman daiteke dagoeneko izena.
Zumaiako Txakur Krosa izango da goiztiarrena, urtarrilaren 28an; eta apirilaren 29an egingo dira urteko lehen lauhilekoaren azkenak: Zarautzen Pagoeta Mendi Lasterketa Mistoa eta Azpeitian Izarraizko Mendi Lasterketa, bietan proba luzea eta laburra aukeran direla. Zarauzkoa eta Azpeitikoa ez dira eskualdeko lasterketen egutegian egun berean jokatuko diren lasterketa bakarrak; horrela, otsailaren 25ean bat egingo dute Aiako Mendi Lasterketaren VII. edizioak eta Zarautzen lehen aldiz egingo den Mahasti Krosak.
Berria eta berritutakoak
Mahasti Krosa izango da, beraz, lasterketen egutegiko berrikuntza nagusia. Zarauzko Talai-Berri txakolindegiak antolatu du, upategiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan. 7,6 kilometroko ibilbidean, txakolindegian hasi eta bukatu.
Aipatzeko berrikuntzekin datorren bestea da Izarraizko Mendi Lasterketa. Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna mendizale elkarteek txandaka antolatzen dute lasterketa, herri batean edo bestean hasi eta bukatu. Aurten, ordea, Azpeitian hasi eta Azkoitian bukatuko dira bai proba luzea, bai herrikoia. Irteera lekua ere berria izango da, Izarraizko Atea parkea. Alderantzizko bidea, Azkoititik Azpeitira, egiten duen maratoi erdiak, berriz, 25. urteurrena du eta hark ere izango du berrikuntzarik.
Hauek dira apirila bitartean eskualdean egingo diren lasterketa guztiak:
URTARRILA28, igandea.
- Zumaiako Txakur Krosa. 11:00etan, irteera. Antolatzailea, Zumaiako Kirol Patronatua. Izen-ematea: Herrikrosa.eus.
OTSAILA17, larunbata.
- Zumaiako XXXIV. Herri Lasterketa. 5.600 metro. 17:00etan da irteera. Antolatzailea, Zumaiako Kirol Patronatua. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
- Zumaiako XXXIV. Herri Lasterketa. 10.200 metro. 17:00etan da irteera. Antolatzailea, Zumaiako Kirol Patronatua. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
18, igandea.
- Kobaz Koba Trail mendi lasterketak Zestoan. 13 kilometroko (09:30ean hasita) eta 25 kilometroko (09:00etan irtenda) probak. Zestoako Agiro mendizale taldeak eta Arazik antolatuta. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
25, igandea.
- Aiako VII. Mendi Lasterketa. 15 kilometro. 10:30ean da irteera eta egunean bertan eman daiteke izena. Parte hartzaile guztiek hamaiketakoa eta Aiako Kutixiak sorta jasoko dituzte. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
- Mahasti Krosa, Zarautzen. 7,6 kilometroko ibilbidea. Talai-Berri txakolindegiak antolatuta. 10:30ean du irteera. Izen-ematea: Herrikrosa.eus webgunean.
MARTXOA4, igandea.
- Orioko 8. Mendi Lasterketa: 21 kilometro. 09:30ean da irteera. Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
24, larunbata.
- VI. Azkoitia-Azpeitia proba herrikoia, 16:15ean. 8 kilometro. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
- XXV. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia. 16:30ean irtenda. Xeye atletismo taldeak antolatuta. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
APIRILA29, igandea.
- Zarautzen Pagoeta Mendi Lasterketa Mistoa: proba mistoa, 9 kilometro eta lasterketa luzea 21 kilometro. Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
- Izarraizko II. Mendi Lasterketa Herrikoia. 10 kilometro. 10:00etan Izarraizko Atean (Azpeitia) hasita. Lagun Onak MBk antolatuta. Izen-ematea: Kirolprobak.com.
- Izarraizko XIV. Mendi Lasterketa. 25 kilometro. 09:30ean, Izarraizko Atean (Azpeitia) hasita. Antolatzailea: Lagun Onak MB. Izen-ematea: Kirolprobak.com