Errege Magoak, atzo, Zarautzen. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Errege Magoen kabalkadak eta bisitak izan ziren atzo arratsaldean Urola Kostako herrietan. Eguraldiaren eraginez, desfilean hainbat moldaketa egin zuten han hemenka, baina euriak ez zuen giroa zapuztu.
Aizarnazabalen, desfileaz gain antzerkia egin zuten frontoian, eta
Aian ere ez zuten hutsik egin erregeek;
Azkoitian, kabalkadarik ez zuten egin azkenean, euriarengatik, eta horren ordez parrokian egin zieten harrera Meltxor, Gaspar eta Baltasarri.
Azpeitian, ohi bezala, trenez iritsi ziren erregeak, eta ondoren desfilea egin zuten kaleetan zehar;
Getarian, berriz, euriak ez zuen atsedenik eman arratsalde osoan, eta udaletxean egin eman zieten ongietorria Errege Magoei herriko umeek;
Orion ere desfilea egin zuten herrian zehar,
Zarautzen bezala.
Zestoan, berriz, udaletxean egin zieten harrera Meltxor, Gaspar eta Baltasarri, eta
Zumaian belaontzian ailegatu ziren herrira.