Errege Magoen karrozetako bat, Zumaiako kaleetan zehar. (Gorka Zabaleta)
Itsaso txarra eta euriarekin, baina heldu ziren atzo ere Zumaiara Errege Magoak belaontzian, eta zeharkatu zituzten herriko kaleak karroza berri distiratsuetan. Aterkiak tarteka euritik babesteko, tarteka goxokiak arrantzatzeko, beti bezala gozatu zuten haurrek eta helduek.
Baleikeren atarian ikus dezakezue argazki sorta.