Argazki galeria: Haurren gutunak jaso dituzte Errege Magoen laguntzaileek

Baleike.Eus 2018ko urtarrilaren 5a

Atzo arratsaldeko 18:15 aldera iritsi ziren Zumaiako Beheko plazara Errege Magoen pajeak, haurren opari eskaerak jasotzera. Ilusioz gainezka joan ziren haurrak gutuna entregatzera, bakoitza gogokoen zuen Errege Magoaren laguntzailearengana. Guztira, 620 karta jaso zituzten. Errege Magoak gaur iritsiko dira Zumaiara, 18:30ean, itsasoz. Ikusi argazki gehiago, Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide