Saltaka eginda agurtu dute zumaiarrek urtezaharra

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 31

Herritarrak saltaka irten dira urtea agurtzeko (Baleike.eus). Beste hainbat herritan bezala, Zumaian ere San Silvestre lasterketa egin da urteko azken egunean. Parte-hartze zabala izan du: 450 korrikalari izan dira helduen mailan eta beste ehunka batzuk haurretan. Joseba Paquico eta Sara Mancisidor izan dira azkarrenak, baina, Felix Aizpurua esatariak adierazi duen bezala, kirolari guztiak izan dira gaur irabazleak. Argazki bilduma ikusgai Baleike.eus atarian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide