Odriozola eta Gonzalez-Etxabarria, sariarekin (Baleike.eus).
Urteko zumaiar kirolari onenen sariak banatu dira gaur San Silvestre lasterketaren baitan. Sekulako maila erakutsi eta etorkizun osoa aurretik duten bi kirolarik jaso dute saria: Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak eta Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak. Aurten erretiroa hartu duen beste kirolari handi batek eman die saria, Gotzon Enbil pilotari eta zinegotziak, hain zuzen ere.