Gaur jokatuko dute olatu handien Punta Galea txapelketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 30a

Aranburu, Muniain, Unanue eta Yeregi lehiatuko dira bertan, beste 20 surflarirekin batera. Txapelketak 09:00etatik 17:00ak aldera arte iraungo du.

Punta Galea Txapelketako aurreko ekitaldietako bat (margruesa.com) Egunotako denboralearen eraginez, baldintza aproposak espero dira gaurko, eta gaur jokatuko da Punta Galea olatu handien XII. nazioarteko proba Getxon. 24 surflari lehiatuko dira bertan, eta parte hartuko dutenen artean etxekoak daude: Aritz Aranburu, Axi Muniain eta Indar Unanue zarauztarrak zein Imanol Yeregi zumaiarra. Besteak beste, surflarien olatu handietako ibilbidea, parte hartzea zein emaitzak izan dituzte kontuan lau wildcard-ak ematerakoan. Hain ordezkoak Adur Letamendia eta Roberto Letemendia zarauztarrak, Oier Bartolome debarra zein Iker Muñoz iruindarra izango dira. Final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte, 09:00etan hasi eta 17:00ak bitartean. Laupabost metroko olatuak espero ditu antolakuntzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide