Bidezko merkataritzaren haziak ereiten, Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 29a

Gaiaz hizketan izan dira gaur goizean Gazteguneak Oxford aretoan antolatutako ekitaldian.

Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren festa, Alondegian Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren festa izan da gaur goizean Alondegiko erakusketa aretoan. Bertan, Gaztegunean dabiltzan gazteak aritu dira dinamizatzaile lanetan, beti ere Gazteguneko arduradunen begiradapean. “Gazte hauek azken hiru hilabetetan aritu dira Munduko baratza proiektuan lanean eta, gaur, beraiek  izango dira tailerretako eta festako dinamizatzaileak”, azaldu digu Gazteguneko arduradun batek. Bidezko merkataritza zer den azaltzea izan da lehen lana, eta bidezko merkataritza izateko zer baldintza bete behar dituen adieraztea. “Hori bakarrik ez, merkataritza mota honek komunitateari zer onura ekartzen dizkion ere jakitera ematen da”. Aretoko sarreran jarritako mahai batean bidezko merkataritza markaren baitan koka daitezkeen zenbait produktu erakutsi dira. “Bidezko merkataritza bezala txokolatea eta kakaoa besterik ez ditugu gogoan. Baina, beste hainbat produktu daude, hala nola, opilak, kafeak eta teak, aurpegirako kremak, etab.” Jardunaldiaren amaieran produktu horietako batzuk dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide