Bihar, larunbata, 22:00etan, film laburren VI. Urrezko Pertxa txapelketa egingo da Torreberri gaztetxean. Aurtengo gaia eta objektua 'Damua' eta 'Kateorratza' izango dira. Parte hartu nahi duten talde guztiek bihar gaueko 21:30ean entregatu beharko dituzte lanak gaztetxean bertan.