Kauldi Odriozola da aurtengo Gipuzkoako kirolari onena, kazetarien iritziz

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 28a

  Gipuzkoako Kirol Kazetari Elkarteak urteko gipuzkoar kirolari onenaren saria banatu zuen atzo, Donostian. Kirol kazetarien iritziz, Bidasoa Irun taldeko jokalari Kauldi Odriozola zumaiarra izan da aurtengo Gipuzkoako kirolari onena. Hautagaien artean ziren eskualdeko kirolari eta talde batzuk ere; besteak beste, Iñigo Peña piraguista zumaiarra eta Azkoitiko eta Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide