44 zumaiarrek jarri dituzte abizenak euskaraz

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 27a

Zumaiako Udalak kanpaina bat antolatu zuen urrian, Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez eta UEMArekin elkarlanean, hala nahi zuenak bere abizena euskaratzeko aukera izan zezan.

Abizenak euskaraz jartzeko egitasmoa (Zumaiako Udala). 2017an guztira 44 zumaiarrek jarri dituzte euskaraz abizenak, aurreko urteetan baino 3-4 aldiz gehiagok, hain zuzen. Aldaketa noiznahi egiteko aukera dago, eta orokorrean nahikoa izaten da udaletxean errolda agiria eskatu eta NAN fotokopiarekin bake epaitegira joatea. Zalantzak ere han bertan argituko dizkiete interesdunei, goizez, aurrez aurre edo telefonoz deituta (943860067).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide