Xake txapelketa abenduaren 29an egingo da, Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan. Izenak Lubaki kiroldegian (943-86 20 21) eman daitezke, edo, ostiral arratsaldean, 17:30ak arte, Alondegian bertan. Izen-ematea doan izango da.
Igande eguerdian VIII. San Silvestre Lasterketa jokatuko da. 12:00etan haurren txanda izango da eta 12:30ean helduena.
Benjaminek eta aurrebenjaminek 250 metroko bidea egingo dute, eta alebinek eta infantilek 1.100 metrokoa. Helduen kasuan, proba 5.000 metrokoa izango da.
Izenak doan emango dira Lubaki kiroldegian (943-86 20 21). Izenak emateko azken eguna abenduaren 30a izango da.
Sari-banaketa Beheko Plazan egingo da, 13:30ean, Gabonetako erakusleiho lehiaketako sari-banaketarekin batera. Goiz partean txorizo pintxoak eta salda emango dira.