Hondakin bilketa sistema berriari buruzko informazio bileera Zumaian (UKUE).
Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari gara Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen. Ondorengo ordutegi eta lekuetan egingo dira azken informazio saioak, herriz herri:
Aia
Kultur Etxean, euskaraz, abenduaren 29an, 12:00etan.
Getaria
Ulpiano Gelan, euskaraz, abenduaren 28an, 11:00etan.
Orio
Kultur Etxean, euskaraz, abenduaren 29an, 10:00etan.
Zarautz
Abenduaren 29an, Etxezabalan, 11:00etan (gaztelaniaz), 12:30ean (euskaraz), 18:00etan (gaztelaniaz) eta 19:30ean (euskaraz).
Zumaia
Oxford-Alondegian, abenduaren 28an, 09:30ean (euskaraz), 11:00etan (gaztelaniaz) eta 12:30ean (euskaraz).