Zarauztarrak eta zumaiarrak Euskadiko eskubaloi selekzioarekin, Marokoren aurka jokatzeko

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 26a, 11:02

Lagunarteko bi partida jokatuko dituzte; abenduaren 27an Oñatin, eta abenduaren 28an Lezon.

Erik Balenziaga Euskadiko selekzioarekin jokoan (Argazkia: Javier Colmenero). Asteazken eta ostegun honetan, abenduaren 27an eta 28an, Euskadiko gizonezko seniorren selekzio nagusiak Marokoren aurka jokatuko du. Guztira, hamazazpi jokalari deitu dituzte bi lagunartekoak jokatzeko eta  zerrenda horretan eskualdeko hainbat daude: alde batetik, Anaitasuna taldeko kide Erik Balenziaga eta Amenabar Zarautzeko Eneko Goenaga, Oihan Balenziaga, Paulo Ostolaza eta Xabat Olaizola zarauztarrak, eta bestetik, Bidasoako Kauldi Odriozola eta Amenabarreko Mikel Martinez zumaiarrak. Hautatzaile lanetan, gainera, Amenabarreko entrenatzaile Aitor Urbitarte Txangurro zarauztarra aritu da, Aitor Etxabururekin eta Unai Arrietarekin batera. Asteazkenean Oñatin neurtuko dituzte indarrak, Zubikoa kireoldegian, 18:30ean hasita, eta hurrengo egunean, ostegunean, Lezon ariko dira jokoan, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide