Sutea izan da Zumaiako Basadi auzoko etxebizitza batean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 25a

Larrialdi Zerbitzuen arabera, 20:00ak aldean piztu da sua etxebizitza batean. Larrialdi Zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira sutearen tokira, eta pertsona bat Donostiako Ospitalera eraman dute arnasteko arazoekin.

Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, 20:00ak aldean sua piztu da Zumaiako Basadi auzoko etxebizitza batean. Larrialdi Zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira sutearen tokira, eta haiek adierazi dutenez, pertsona bat Donostiako Ospitalera eraman dute "arnasteko arazoak" tarteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide