Egigurenek eta Lopezek irabazi dute Jai Alai World Tour txapelketa, Enbilen agurrean

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 25a

Egiguren eta Lopez garaile (Jai Alai World Tour). Egiguren donostiarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikotea zen txapelketa eskuratzeko faboritoa. Aurkariak, baina, indartsu eta konfiantzarekin atera ziren kantxara eta 0-4 emaitzarekin jarri ziren aurretik. Partida gogor eta berdindu batean, lehen seta eskuratzeko aukera galanta izan zuten: 9-14 emaitzarekin izan ziren aurretik, baina, ezin izan zuten 15. tantoa erdietsi eta, asko sufrituta, 15-14 irabazi zuten Egigurenek eta Lopezek. Bigarren seta antzera joan zen, eta bizkaitarrak eta arabarrak osatutako bikotea aurretik heldu zen azken tantuetar (11-13). Gipuzkoarrak hobeto aritu ziren, ordea, azken tantuetan eta 15-13 emaitzarekin irabazi zuten bigarren seta, eta, ondorioz, baita partida ere. Finala jokatu aurretik Gotzon Enbilek agurreko partida jokatu zuen. Roke Alberdi gaztea bikotekide izanik,  20-25 irabazi zuen Arrieta-Garitaren aurka. Enbilen agurra (Jai Alai World Tour).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide