Errefuxiatuen etorrera Zumaiako Arranplara

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 23a

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak atzo iluntzean eginiko antzezpena (Baleike.eus). Ilunpean zeharkatu zituzten errioko urak. Zuri koloreko ontzia ikuskatu zutenean, sirena baten soinua entzun zen Zumaiako gauean eta, ibaiertzean, foku bat ere piztu zuten gerretatik ihesi zetozen errefuxiatuen bidea laguntzeko. Hotzez heldu ziren lehorrera eta haien zain zeundenek manta batzuekin bildu zituzten.
Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak atzo iluntzean antzezpen hori egin zuten Arranplan. Edozein egunotan, guk nahi baino gehiagotan, Mediterraneo itsasoko edozein portu, kala edo hondartzatan bizi den tragediaren isla izan geurera ekarri nahi izan zuten. Ondoren, Zumaiako Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua izan zen eta, azken urtean egin bezala, Harrera taldearen aldeko diru bilketa egin zen. Argazki bilduma ikusgai dago Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide