Zumaiako Udalak Kale Nagusian ez labaintzeko produktu bat emango du bihar, irisgarritasuna bermatzeko lanen barruan. Horretarako, bihar, ostirala, 08:30etik 16:00ak bitartean kalea trafikoarentzako itxi egingo dute. Bitarte horretan, autoek Olazabal Idazkaria kaletik pasatzeko aukera izango dute; kamioientzat, ordea, itxita egongo da kale hori. 16:00ean irekiko dute berriro Kale Nagusia.