Gotzon Enbil zumaiarrak zesta-punta profesionala utziko du ostiralean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 19a

Gotzon Enbil (Zumaia, 1977) puntista erretiroa hartuko du zesta-punta profesionalean. Hala jakinarazi du Jai Alai World Tourrek sare sozialetan. Honen arabera, ostiralean jokatuko du azken partida, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Rokerekin batera, Arrieta eta Garitaren aurka jokatuko du zumaiarrak Jai Alai World Tour txapelketako finala, 18:00etan. Urtarrilaz geroztik, Euskadiko Pilota Federazioko presidentea da Enbil. Hemen irakur daiteke Urola Kostako Hitzak Enbili orduan egindako elkarrizketa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide