Inda-Mendik urteko batzarra egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 18a

Inda-Mendi mendi bazkunak ohiko batzar orokorra egingo du bihar. Beheko Plazako jubilatuen etxeko bigarren solairuan elkartuko dira, eta lehenengo deialdia 18:45ean izango da; bigarrena, berriz, 19:00etan izango da. Taldearen egoera ekonomikoa, aurten egindako irteerak eta lizentzien berritzea jorratuko dituzte, besteak beste. Horrez gain, datorren urteko egutegia osatu eta zuzendaritza aldatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide