Helene Alberdi helmugaratzen (Aritz Mutiozabal).
187 korrikalarik osatu dute gaur arratsaldean Orioko Herri Ikastolak zazpigarrenez antolatu duen herri lasterketa. Herriari bi itzuli eman ondoren, Ekaitz Kortazar durangarra eta Helene Alberdi zumaiarra izan dira ikastola pareko helmuga zeharkatzen bizkorrenak.
Gizonezkoetan taldetxo bat joan da buru ia proba osoan, eta azken txanpan erabaki da garailea. Kortazarrek 32:26ko denbora jarri du, eta haren atzetik, bigarren postuan sailkatu da Pello Osoro eibartarra, bederatzi segundora; hirugarren postua, irabazlearengandik 13 segundora, Ibai Alba hernaniarrarentzat izan da.
Emakumezkoetan, berriz, bestelakoa izan da lehia. Alejandra Arribas iruñearra buru joan da lasterketa osoan, baina azken kilometroetan Alberdik aurrea hartu dio eta barkarka iritsi da helmugara, 37:08ko denborarekin. Arribas izan da bigarrena, 21 segundora, eta Elena Frechilla sondikarra hirugarrena, minutu eta 11 segundora.
Helduen lasterketa jokatu aurretik, haurren lasterketak jokatu dituzte; hiru proba izan dira, adin-mailaren arabera banatu dituztenak.
Sailkapena ikusteko klikatu gainean.
Helduen argazkiak
[flickr_set id="72157691088939285"]
Haurren argazkiak
[flickr_set id="72157689617348901"]