Bertso derbian kantatuko du Jon Maiak bihar, Bilbon

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Larunbatean Athleticek eta Realak San Mamesen jokatuko duten futbol derbiaren bezperan eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala baino bi egun lehenago, bihar, izango da bertso derbiaren hamargarren edizioa, Bilboko BBK aretoan, 11:00etan. Sei bertsolarik neurtuko dituzte indarrak bertso derbian, hiruk zurigorrien taldea osatuta eta beste hiruk txuriurdina. Eskualdeko ordezkari bakarra ariko da kantuan, Jon Maia zumaiarra. Etxeko taldeko partaide izango da Maia, Onintza Enbeitarekin eta Oihana Bartrarekin batera; Realekoen ordezkaritza defendatuko dute, berriz, Amets Arzallusek, Oihana Iguaranek eta Agin Laburuk. Biharko bertso derbiak izango du berezitasun bat: 13 eta 14 urteko gazteak izango baitira ikus-entzule guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide