Kauldi Odriozolak irabazi du Gipuzkoarren Kirol Saria

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Gipuzkoako Kirolaren Gala egin zuten atzo Pasai Donibanen, eta Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak, Gipuzkoarren Kirola Saria irabazi zuen, herritarren boto gehien jaso ondoren. Odriozolak ezin izan zuen saria jasotzera joan, gaur partida zuelako Bidasoarekin. Horrez gain, Zumaiako Kirol Elkarteak aipamen berezia jaso zuen, 50 urte bete dituelako. Bidasoa taldeko jokalaria da Odriozola, eta Espainiako taldearekin junior mailako Munduko Txapelketa irabazi zuen uztailean. Zumaiako Kirol Elkarteak, bere aldetik, mende erdia bete du aurten, eta hari aitortza egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Elkarteak larunbatean ospatuko du urteburrena, pilota partidekin eta bazkariarekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide