Arabako Literatura Sariak banatu zituzten atzo, asteartea, Gasteizen, eta bi zumaiarrek sari bana jaso dute, olerkien eta entseguen kategorietan, hurrenez hurren.
Olerkietan, gaztelaniazko lanen atalean, Imanol Ulaciak jaso du Ernestina de Champourcin saria Bar Kabi izeneko bildumarekin. Gaztelaniazko lehiaketara 86 lan aurkeztu ziren.
Entseguen kategorian, euskarazkoen sailean, berriz, Jon Sudupe Martijak jaso du Becerro de Bengoa saria, Ateismoaren aldarrikapena lanarekin. Sei izan dira kategoria horretara aurkeztutako lanak.