Gabonetako apaingarrien piztueraz gain, San Tomas egunarekin hasiko da Eguberri giroa herrian abenduaren 21ean. Hurrengo egunean, berriz, Musika Bandaren Gabonetako kontzertua izango da, eta 23an, haurrei zuzendutako
Go!azen antzerki emanaldiaren saio bikoitza. Bestalde, urtero moduan, aretoko futbol txapelketa azkarra ere izango da.
Gabon bezperan, hilaren 24an, 12:30ean, Olentzero etorriko da Zumaiara, eta Institutu parean hasita, kantuan ibiliko da haurrekin herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, aldiz, Gabon abestien lehiaketa egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan, baita jaiotza ikuskizuna ere; eta eguna amaitzeko, Olentzero eta Gomezagoren bisitaz gozatu ahal izango da herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Gainera, Gabon Korua ere herriko kaleak alaitzen izango da, 15:30ean hasita.
Hilaren 29an, 17:30etik 20:30era, Oxforden xake txapelketa izango da. Bestalde, Astindu eta Korrontzi taldearen eskutik emanaldi benefikoa egingo da,
Korrontzi Benefic deiturikoa, Maria eta Josen, 20:00etan hasita.
Abenduaren 30ean,
Iñaki Espila gogoan eskubaloi jaialdia egingo da egun osoz Lubaki kiroldegian, eta gauean, 22:00etan, bertsolari gazteen saioa izango da Oxford aretoan. Urteko azken egunean, San Silbestre egunean, VII. Biko lasterketa mistoa egingo da herriko gazte zein helduentzat 12:00etatik aurrera.
Jarraitu albistea irakurtzen
Baleike.eusen.