Toloño mendilerrora egingo du urteko azken irteera Inda-Mendik

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 12a

Iganderako jarri dute hitzordua. Izena goiko estankoan eman behar da ostiral eguerdia baino lehen.

Igande honetan Arabako Toloño mendilerrora joango dira Inda-Mendiko mendizaleak urteko azken irteera egitera. Buradon Gatzagatik irten eta San Cristobal mendia (885 metro) igo ondoren, Briñasera jaitsiko dira. Bederatzi kilometroko luzera du bideak eta 400 metroko desnibela. Segidan, bazkaria egingo dute. Autobusa 07.30ean aterako da. Izena goiko estankoan eman behar da ostiral eguerdia baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide