(Argazkia: Baleike)
Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren 25. edizioan, lehenengoz, puntu kopuru berbera jaso dute bi finalistek: 46,03. Hori horrela, sari nagusia bi akordeoilarik partekatu dute, Maria Zubimendi zumaiarrak eta Neza Torkar esloveniarrak. Hirugarren saria beste gipuzkoar batek jaso du, Lore Amenabar irurarrak (44,81 puntu).
25. edizioa izateak berezia egin du aurtengo lehiaketa, eta sarituek "are bereziagoa" egin dute, antolatzaileen esanetan: batetik, orain arte bi emakumek bakarrik zutelako jasoa sari nagusia, eta aurten "bikoiztu" egin delako kopuru hori; eta, bestetik, Zubimendi izan delako Arrasateko Dragoia garaikur nagusia eskuratu duen bigarren euskal musikaria –1997tik ez da gertatu halakorik–.
Goienan kaleratu dute lehiaketaren inguruko informazio gehigao.