Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean Kirol Gala egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasai Donibanen, eta eskualdeko hainbat kirolari eta kirol talde daude saria jasotzeko hautagaien artean: Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harri-jasotzaile zarauztarrak, Iñigo Peña Arriola palista zumaiarrak, Helene Alberdi traitleta zumaiarrak eta Orioko Arraun Elkarteak jaso dezakete Gipuzkoa Kirolak saria edo Gipuzkoarren Kirola saria. Horrez gain, Zumaiako Kirol Elkarteari aipamen berezia egingo diote Kirol Galaren barruan, 50 urte bete dituelako.