280.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak Geoparkearen ingurumen alderdiak sustatzeko

Baleike.Eus 2017ko abenduaren 6a

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Geogarapenekin (Euskal Kostaldeko Geoparkea Kudeatzeko Elkartea) hitzarmena sinatzeari, eremu horretan agintaldian zehar ingurumen-arloko jarduketak egiteko.

Geoparkea. (Baleike.eus) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 280.000 euro bideratuko ditu 2020ra arte (urtean 70.000 euro), Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek partekatzen duten kostaldeko Geoparkearen kontserbazio eta sustapen jarduerak bultzatzeko eta garatzeko, kontuan hartuta kostaldeko flyscha dutela erakargarritasun nagusi. Hitzarmenean aurreikusten diren jarduerak 2020 Geodibertsitatearen Estrategiaren barruan eta 2030 Euskadiko Biodibertsitatearen Estrategiaren barruan kokatzen dira, eta, besteak beste, geodibertsitatea kontserbatzea eta ondare geologikoaren erabilera jasangarria sustatzea dituzte helburu, bai eta ekosistema integratuak zaharberritzea eta horien balioa nabarmentzea ere, Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide