Etxabek Munduko Txapelketara eraman zuen Pegasso txakurra asteburu honetan Pedro Etxeberriak eraman du eta, haren ordez, Destro txakurrarekin egin du korrika Etxabek. Azkarrenak izan dira zumaiarrak, Luis Gilera kataluniarraren eta Arkaitz Vicente tolosarraren aurretik.
Pedro Etxeberriak beteranoen mailan korritu du eta brontzezko domina eskuratu du, Alejandro Gomezen eta Jose Felipe Larrazabalen atzetik sailkatuta.
Beste bi zumaiarrek ere parte hartu dute Espainiako txapelketan. Senior mailan, gizonezkoetan, Mikel Etxeberria eta Duke txakurra 18. izan dira. Beteranoetan, emakumezkoetan, Sonia Albarez bosgarren izan da, Yukon txakurrarekin.