Minbiziaren aurka dantzan

Baleike.Eus 2017ko abenduaren 4a

Gipuzkoako AECC elkartearen aldeko zumba saioa egin zuten atzo goizean Lubaki kiroldegian (argazkian). Ariketa fisikoa eta dantza uztartzen dituen jarduera praktikatzeko aukera izan zuten, hotzari aurre eginda, atzo Zumaiara joan zirenek. Bigarren urtez egin dute minbiziaren aurkako egitasmoa herrian. Izen ematearekin jasotako dirua minbizia duten gaixoentzat eta haien familiartekoei laguntza eskaintzen dien elkartearentzat izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide