Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 4a

Zumaiako Kultura Sailak Inauterietako egitaraua iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du. Urtarrilaren 12ra bitartean aurkez daitezke lanak, Alondegia kulutr etxean, eta zumaiarrek har dezakete parte lehiaketan. Bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, eta teknika librea landu dezakete. Egilearen izen-abizenak eta datuak kartalzal itxi batean eramango dituzte, eta karteak honako testua izan beharko du: Zumaiako Inauteriak 2018. Era berean, DinA3 neurria izan beharko dute. Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du, eta sariei dagokienez, bi egongo dira. Bata kartel irabazlea izango da, eta Inauterietako egitaraua kaleratzeko erabiliko dute. Saridunak 300 euro jasoko ditu. Beste saria, berriz, herritarrek aukeratutakoa izango da. Izan ere, lehiaketara aurkeztu diren kartelak ikusgai jarriko dituzte Alondegian, otsailaren 1etik 18ra bitartean, eta herritarrek botoa eman ahal izango dute. Boto gehien kasotzen dituenak herriko jatexe batean bi lagunentzat afaria jasoko du. Saririk jasotzen ez dituzten kartelak, berriz, erakusketa amaitu eta 15 egunen barruan jaso ahal izango dituzte parte hartzaileek. Kartel irabazlea udalaren esku geratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide