Gaur, Euskararen Egunean, hainbat ekitaldi izan dira Urola Kostan, herriz herri:
Zumaian Ibilaldi bat euskararen arrastoan hitzaldi ibiltaria egin da gaur goizean, Imanol Azkueren gidaritzapean eta Zarautzen, berriz,
kantu jira Donibane plazatik, hainbat musikarirekin lagunduta.
Aurreko egunetan ere izan dira Euskararen Egunarekin lotutako hainbat jardunaldi. Ostiralean, Azpeitian euskararen aldeko ekitaldia izan zen; Getarian,
Koadernoa Zuri antzezlana eta
Bai Euskarari ziurtagirien banaketa Zarautzen. Atzo, berriz, mus txapelketa, triki poteoa eta bertso afaria egin zituzten Getarian; Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa izan zen Orion; Euskararen Eguneko ekitaldi berezia gazteekin eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu jira Zarautzen, eta zapi gorria lepoan jarrita, e
uskara egun bakarreko kontua ez dela aldarrikatu zuten Zumaian.
Bihar jarraituko dute ekitaldiek. Azkoitiako ikastetxeetan hainbat jardunaldi egingo dituzte. 19:00etan, Euskararen Mahaiak deituta, ekitaldia herriko plazan. Azpeitian, berriz, Udal Euskaltegiko ikasleen bilkura eta jolasak izango dira, 15:30etik 17.00etara Sanagustin kulturgunean, eta ondoren, txokolatada.