Jon Maia, Bertsolari Txapelketako finaletik kanpo

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 2a

Jon Maia. (Juan Luis Romatet) Erabakita geratu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean duela lau urteko txapeldun Amets Arzallusekin batera lehiatuko den zazpikoa: Maialen Lujanbio (1.457,5), Aitor Mendiluze (1.437), Igor Elortza (1.413), Sustrai Colina (1.406), Aitor Sarriegi (1.403,5), Beñat Gaztelumendi (1.389) eta Unai Agirre (1.363,5). Gaur jokatu dute azken finalarruekoa, Iruñean, eta honela geratu da gaurko saioko puntuazioa: 1. Aitor Sarriegi 698,5 puntu 2. Aitor Mendiluze 696,5 3. Unai Agirre 696 4. Miren Amuriza 652 5. Alaia Martin 649,5 6. Oihana Iguaran 646 Unai Agirrek lortu du BECerako zortzigarren txartela, eta atarian geratu du Jon Maia zumaiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide