Luizia izan da gaur goizean Zumaiako Narrondo auzoan

Baleike.Eus 2017ko abenduaren 2a

Eguraldi txarrak izan du eragina Narrondo auzoan ere. Gaur, goizeko lehen ordutan luizi bat izan da. Zorionez, ez du eragin handirik izan, baina, eguraldi txarra dela medio, harreta mantentzeko eskatu diete auzotarrei.

Argazkia: Eli Alonso Korta enpresa gaineko mendian gertatu da luizia, argindar poste berriaren azpian. Gertaeraren jakitun, Udaltzaingoak inguruan zeuden kotxeak kentzea eskatu du eta, jarraian, autoei Korta zaharra eta mendiaren artean igarotzen den errepidea itxi die. Oinezkoek, oraingoz, badute bide horretatik pasatzea. Denboraleagatik ezarritako alerta laranja gaur arratsaldeko hiruretan kendu eta, beraz, eguraldiak hobera egitea espero da. Hala ere, Udaltzaingoak auzotarrei arreta mantentzea eskatu die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide