Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A8 autobiderako Arroabeko sarrera-irteera itxi egin dute. Ordainleku horretatik (A8ko 49.a) irten eta GI-631 errepidearen biribilgunerako irteeran zulo handi bat ireki da errepidean. Hori dela eta, ordainlekua ixteko erabakia hartu dute.