Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik astelehenera bitartean antolatu dituzte
Euskararen Egunarekin, abenduaren 3a, lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriz herri. Baina astebururako iragarrita dagoen eguraldiagatik kasu batzutan aurreikusitako egitarauan aldaketak egin dituzte; esaterako, Zumaian Euskararen Asteko egitarauaren baitan bihar, larunbata, goizerako antolatutako ekitaldia (Zapitik Zapira kalejira, alegia) bertan behera utzi dute, baina horren ordez beste ekitalditxo bat egingo dute Torreberriko aterpean, 12:15ean. Ondoren, mokadutxo bat ere egongo da parte hartzen duten guztientzat.
EUSKARAREN EGUNAAZKOITIA- Abenduak 4, astelehena. Euskararen Eguna ospatuko dute herriko ikastetxeetan, egunean zehar. Tartean, LH 1etik 4rako ikasleek Euskara hegan ekimena egingo dute, mezuak barruan dituzten puxikak aireratuz.
- 19:00. Euskararen Mahaiak deituta, ekitaldia herriko plazan. Herriko eragileetako eta taldeetako kideak bertan parte hartzera deitu dituzte, «plaza goraino betetzea da asmoa», esan dute. Talde bakoitzak mezu bat irakurriko du, Zer da zuretzat euskara? galderari erantzunez. Segidan, Axkoittixek euskeraz bizi nahi du leloarekin mural bat osatuko dute. Erniarraitzeko bertsolariek osatutako bertsoa abestuz bukatuko dute.
AZPEITIA- Gaur, ostirala. 18:00etan, Soreasuko Elkargunean euskararen aldeko ekitaldia: trikitilariak, bertsolariak, jolasak eta pintxoak. Errigorako saskiak ere banatuko dituzte. Elkar-ekinek antolatuta.
- Abenduak 4, astelehena. 15:30etik 17.00etara, Udal Euskaltegiko ikasleen bilkura eta jolasak, Sanagustin kulturgunean. Ondoren, txokolatada.
GETARIA- Gaur, ostirala. 22:00etan, Cristobal Balenciaga Museoan, Hika Teatroaren Koadernoa Zuri antzezlana. Sarrerak salgai daude Informazio bulegoan 5 eurotan.
- Bihar, larunbata.
16:00. Mus txapelketa, Berdura plazan.
19:30. Triki-poteoa, plazatik hasita.
21:00. Bertso afaria, Gaztetxean. Bertsolariak: Danel Olano, Maialen Velarde, Libe Goenaga eta Aitor Salegi. Antolatzaileak: Artzape euskara elkartea eta Getariako Gaztetxea. Txartelak aurrez 12 euro balio dute eta egunean bertan 15 euro. Salgai daude honako tokietan: Getariano gozotegian, Mahasti tabernan
eta Harritarte dendan.
- Abenduak 3, igandea. 12:00etan, plazan. Artzaperen aldeko zozketa erraldoia.
ORIO- Bihar, larunbata. Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa. 12:00etan, udaletxean.
ZARAUTZ- Gaur, ostirala. Bai Euskarari ziurtagirien banaketa, udaletxean.
- Bihar, larunbata.
- Kirolguneetan, Euskaraz bizi nahi dut banderolekin argazkiak aterako dituzte partidetan.
- Gaztelekuan, Euskararen Eguneko ekitaldi berezia gazteekin.
19:00. Kantujira, Musika plazan hasita. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin egingo dute.
- Abenduak 3, igandea.
- Kirolguneetan, Euskaraz bizi nahi dut banderolekin argazkiak aterako dituzte partidetan.
12:00. Mutxikoak Alaken taldearekin, Lege Zaharren Enparantzan. Parte hartzea irekia da.
17:00. Kantujira, Donibane plazan hasita. Ikastetxeetakoen eta musikarien laguntzarekin.
18:00. Erromeria Bide Batez taldearekin, Musika plazan.
ZUMAIA- Bihar, larunbata.
12:00. Zapitik Zapira katearen ordez, ekitalditxo bat egingo dute Torreberriko aterpean, 12:15ean. Ondoren, mokadutxo bat ere egongo da parte hartzen duten guztientzat.
- Abenduak 3, igandea.
11:00. Arrangoleta plazatik abiatuta, Ibilaldi bat euskararen arrastoan, Imanol Azkuerekin.
16:30. Aita Marin, euskarazko filma: Ardiak eta otsoak.